Growth/Laguntza txokoa aztertzen/Laguntza leihoa

From mediawiki.org
This page is a translated version of the page Help:Growth/Tools/Help panel and the translation is 86% complete.
Outdated translations are marked like this.
The following procedure is only applicable to wikis where the Growth tools are available .
Screenshot of help panel when closed
Screenshot of help panel when open

Eskerrik asko laguntza leihoa erabiltzearren eta gehiago ikasi nahi izatearren!

Tresna hau Growth lantaldearen "Laguntza txokoa aztertzen" proiektuko zati da.

2019an, laguntza leihoa eginbide berri bat da, eta bakarrik Wikipedia batzuek dute eskueran; baliagarria zenbateraino den jakiteko esperimentuan parte hartzen duten erabiltzaileek bakarrik erabil dezakete. Mahaigaineko arakatzaileetan eta mugikorren arakatzaileetan funtzionatzen du, baina ez dago oraindik prest iOs eta Android aplikazioetarako.

Laguntza leihoaren helburua

Tresna honen helburua da:

  1. Erabiltzaileei laguntza orriak eta egiteko moduen gida aurkitzen erraztea.
  2. Erabiltzaile berriei eskarmentua duten erabiltzaileei galdetzeko aukera ematea, baldin eta laguntza orrietan bilatzen dutena aurkitzen ez badute.

Nola erabili

Aldaketak egiten dituzun edozein orritan, botoi urdin bat ikusiko duzu pantailako beheko eskuinaldean, "Lortu editatzeko laguntza" izena duena. Klikatu botoi horretan laguntza leihoa irekitzeko.

Laguntza leihoan, laguntza orrien zerrenda baliagarri bat ematen da. Laguntza orri horiek lagungarriak beharko lukete aldaketak egiteari buruzko kasu asko konpontzeko. Klikatu esteka horietako batean, orri hori zure nabigatzaileko fitxa berri batean irekitzeko.

Behar duzun laguntza bertan aurkitzen ez baduzu, "Ikusi laguntza orrialde gehiago" klikatuz existitzen diren laguntza eduki guztiei begiratu bat eman diezaiekezu.

Gainera, laguntza leihoaren goialdeko barran, bertan idatziz bila dezakezu behar duzun erantzuna, eta interesgarriak izan daitezkeen laguntza orrien zerrendak erakutsiko ditu berehala.

Artean ere behar duzun laguntza aurkitzen ez baduzu, galdera egin diezaiokezu eskarmentua duen erabiltzaile bati, "Komunitatearen Laguntza taldeari bidali zure galdera" atala baliatuz.

Galdera bat bidaltzean, Laguntza Txokoa bera aldatzen ari zara galdera gehitzean. Orri horretan, eskarmentua duten lankideak dira erantzuleak, hasiberrien galderei beren gogoz erantzuteko prest.

Galderak ondo adierazteko aholkuak:

  • Esplikatu egiten zer saiatzen ari zaren.
  • Zehaztu pausoz pauso zer egiten ari zaren eta zerk egiten dizu traba.
  • Esan mahaigaineko gailu edo gailu mugikor batean editatzen ari zaren, eta zer-nolako gailua den.
  • Baldin badakizu, adierazi Ikusizko Editoreaz (grafikoki editatzeko modua) edo Wikitestuaz (wikitestuz editatzeko modua) erabiltzen ari zaren
  • Zure galdera iturri bati buruzkoa bada, sartu iturriaren lotura (esteka)

Zure erantzuna nola aurkitu

  • Zure kontura helbide elektroniko bat gehitu baduzu, eta zure helbidea egiaztatu, mezu elektroniko bat jasoko duzu norbaitek zure galderari erantzuten dionean. Helbide elektroniko bat gehitu edo jarrita duzuna egiaztatzeko, bisitatu Hobespenak.
  • Gainera, zure erantzuna jakinarazpen gisa ikusiko duzu nabigatzailearen goiko aldean:
Mahaigainekoan Mugikorrean
"Zure alertak" ikonoa "Zure alertak" ikonoa

Zure erantzuna jaso ondoren, elkarrizketari segida eman diezaiokezu, laguntza txokoan editatuz eta zure mezua jasotako erantzunaren azpian gehituz.

Nola parte hartu

Tresna erabiltzen ari bazara

"Iruzkinen orria"n, tresna honi buruz zer pentsatzen duzun esan diezagukezu. Mesedez idatzi nahiago duzun hizkuntzan.

Estimatuko ditugu laguntza leihoaren erabilera hobetzeko dituzun iradokizunak, edo laguntza leihorako proiektuen edo arazoen inguruan dituzun galderak.

Hasiberriei lagundu nahi badiezu

Mesedez sinkronizatu zure wikiko laguntza txokoan erantzuten duten beste pertsonekin. Laguntza txokoan erantzuteko moduari buruzko jardunbide onenen berri ere irakur dezakezu.

Maiz egiten diren galderak

See also: the global FAQ about Growth features

Non da nire galdera?

Zure galdera Laguntza Txoko orrian jarri da. Hura aurkitzeko modu erraz bat "Ekarpenak" klikatuz da, mahaigaineko ordenagailuan zure nabigatzaileko goiko aldeko eskuinaldean dagoena, eta mugikorrean, ezkerreko menuan.

Inork ez dio nire galderari erantzun. Zer egin dezaket?

Egonarria behar duzu! :) Galderak boluntarioek erantzuten dituzte, eta beharbada ez daude Interneten.

Gehitu duzun mezua egiazta dezakezu, honetaz seguru egoteko:

  • Zer egiten ari zaren adierazi duzula.
  • Egiten saiatu zarena eta traba zerk egiten dizun pausoz pauso azaldu duzula.

Gainera, galdera batzuk eskarmentua duten erabiltzaileek inoiz ikusi ez dituzten gauza zailei buruz izan daitezke. Beharbada denbora behar dute zuri erantzuteko.

Nola desgaitu dezaket laguntza leihoa?

Laguntza panela bi eratan desgaitu dezakezu:

  • Laguntza leihoaren goiko aldean engranaje ikonoan klik eginez.
  • Zure Hobespenetara joanez, Aldatzen deitutako fitxara.

How can I enable the help panel?

If the help panel is available on your wiki, you can enable the panel by going to your preferences, in the Editing tab.

Nola aukeratu dira laguntzako edukietara doazen loturak (estekak)?

Komunitateak aukeratu ditu eztabaida baten ondoren. Esperimentuak iraun bitartean alda daitezke, hasiberriek galderak egiten baitituzte, eta horiek lagungarriak izan daitezke lotura baliagarrienak zein diren ezagutzeko.

Nola jakin dezaket gehiago laguntza leihoa jartzeko arrazoien berri, eta proiektuaz, oro har?

Proiektuari buruzko orri xehea irakur dezakezu (ingelesez bakarrik), eta guri hari buruz iruzkinen orrian galdetu.