Ikusizko Editorea/Ataria

From mediawiki.org
This page is a translated version of the page VisualEditor/Portal and the translation is 86% complete.
Outdated translations are marked like this.

Ongi etorri VisualEditor Ikusizko Editorearen atarira. Ikusizko Editorea (ingelesez, VisualEditor, VE) Wikimedia fundazioak garatu duen Wikipedian editatzeko modu berri bat da. Jendeari aukera ematen dio wiki markatzaile lengoaia ikasi behar gabe editatzen. Wikipedian ekarpenak egin nahi dituztenentzat lagungarri izatea espero dugu.

Irakurri Laguntza:Ikusizko Editorea/Erabiltzaile gida
Ikasi loturak egiten, irudiak gehitu eta mugitzen, aipamenak egiten, txantiloiak txertatzen, taulak aldatzen, eta gehiago. Mesedez, aipatu zure nabigatzailea, sistema operatiboa, eta Wikipedia itxura (usuki Vector, batzuetan Monobook)

Ikusizko Editoreari buruz

Ikusizko Editorea, Wikipedian editatzeko "ikusizko" modua da. Historikoki, Wikipedian editatu nahi izan zuenak wiki markatzeko lengoaia ikasi behar zuen, zinez zaila den lengoaia, aldaketa txikienak egiteko ere. 2001ean hori onargarria zen; 2015ean lankide berriak uxatzeko modu bat da. Espero dugu Ikusizko Editorea lankide zaharrentzat erabilgarria izatea eta berrientzat erabilgarria gertatzea.

Ikusizko Editorea erabilgarri egon da "alpha" argitalpenean MediaWiki.org-en, eta ingelesezko Wikipedia 2012ko abendutik, 14 hizkuntzetatik gora 2013ko apiriletik, eta ia gainerako hizkuntza guztietan 2013ko ekainaren hasieratik. 2015eko uztailean, erabilgarri dago modu lehenetsian saio hasten eta amaitzen duten lankideentzat Wikipedien %75ean. Espero dugu falta diren hizkuntzetan 2015ean zehar eskuragarri jartzea. 2014ko azaro amaieratik, aukeran erabilgarri dago Betan WMFko wiki guztietan, Wikiztegia eta Wikiiturriak salbu.

WMFko wikietan oinarrituz, bai aldizkako egoera eguneraketak Mediawiki.org-n eta baita berripaper eleaniztunak ere argitaratzen ditugu.

Ikusizko Editorea erabiltzen

Using the visual editor to increase the indentation of a bulleted list.

Ikusizko Editorea erabiltzeko gogoa baduzu, badago erabiltzaile gida bat eta maiz erabiltzen diren laster-teklen zerrenda bat.

Ikusizko Editoreak baditu akatsak eta mugak ere. Halakorik topatuko bazenu, ez izan zalantzarik hori jakinarazten harreman orrian. Oraingo mugak hauek dira:

  • Kargatzen motela — denbora bat behar du zabaltzeko, batez ere orri konplexuak. Etorkizunean programa askoz azkarrago zabalduko da eta orri handiagoak zabaldua ahal izango ditu.
  • Osatu gabeko edizioa— formatu konplexuko zenbait elementu azalduko dira eta beren edukia editatzen utziko dizute, baina ez du utziko egitura eta sarrera berriak gehitzen - hala nola, definizio zerrendak. Arlo honetan funtzionalitateak gehitzea gure lehentasunen artean dago.
  • Eduki orriak batez ere, ez eztabaida orriak — Ikusizko Editorea soilik zenbait izen tarteetarako dago erabilgarri. Wikipedia gehienetan, Ikusizko Editorea artikuluetan, Lankide:, Fitxategi:, Laguntza: eta Kategoria: orrietan erabili daiteke. Gaur egun ez dago erabilgarri Wikipedia: orrietarako edo eztabaida orrietarako.

Gomendatzen dugu lankideek orria gorde aurretik "Zure aldaketak berrikusi"-en klik egitea eta topa dezaketen d edozein problema jakinaraztea.

Nola lagundu

Ikusizko Editorea ahalik eta hoberena egiteko, gauza asko laguntza beharko dugu. Bistan da, atal handi bat softwarearen erabilpena da, akatsak antzematea eta jakinaraztea, baina badira beste zeregin asko ere. Horien artean:

  • Laguntza orriak eguneratzea — Gure proiektu guztiek laguntza orriak dituzte erabiltzaile berrien ekarpenak bizkortzeko. Zoritxarrez, guztiak iturburu markatzaile kodean oinarritzen dira, eta Ikusizko Editoreak aurrera egin ahala, pantalla-argazkiak eta tutorialak zaharkituak geratzen dira. Oso erabilgarria litzateke jendea laguntza orrien eguneratzea gure Ikusizko Editorea erabiltzeko tutorialaren bitartez egingo balu.
  • Txantiloiei TemplateData gehitu — Ikusizko Editoreak badu txantiloiak editatzeko funtzionalitate on bat eta horren ezaugarriak xehetasun gehiagorekin azaltzen dira gure laguntza orrian. Wikipedian erabiltzen badituzu jakingo duzun bezala, zenbait txantiloik parametro izenak eta deskripzioak dituzte erabiltzen errazagoak egiteko. Beste batzuk, ordea, ez. Hori gertatzen da txantiloiek aurretik "TemplateData" sartua izan behar dutelako ezaugarri hau funtziona dadin. TemplateData sartzen interesa bazenu, badago hori egiteko gida bat, gehitzeko garrantzitsuenak diren txantiloien zerrenda batekin batera.
  • Zure komunitateari lagundu — Ikusizure tokiko komunitatea laguntzeko moduen zerrenda Ikusizko Editorearekin ediziogintza esperientzia hobetzeko.
  • Erabiltzaile berriak lagundu — Ikusizko Editorearen abiaraztea arrakastatsua bada, orain ditugunak baino asko lankide gehiago izango ditugu. Baina, nahiz eta editatzea errazagoa izan, komunitatearekin hartu-emanetan aritzea zaila izango da. Eman denbora bat mesedez laguntza mahaian edo IRC laguntza kanalean lankide berriak Wikipediara egokitu daitezen.

Ikus, gainera